Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kabiak, “denon artean, udalekin elkarlanean, eraikitzen“ proiektuaren aurkeztu du Batzar Nagusietan

Agerraldia, gaur bertan izan da, Gizarte Politikako Batzordean, eta proiektuaren aurkezpenean, Maite Peña, Elena Basagoitia (Erakunde Publikoetako Zuzendaria eta Kabiako Lehendakari ordea) eta Arantza Lekuona (Kabiako gerentea) izan dira.

2016·02·15


Maite Peña, Gizarte Politikako Diputatu eta Kabiako Lehendakariak, Batzar Nagusietan agertzeko eskaera egin zuen, Organismo Autonomoak 2015eko abenduan abian jarritako eta garatutako arreta eta kudeaketa ereduaren definizioa eta hausnarketa estrategikoko proiektua aurkezteko.

Egindako agerraldian proiektuaren helburu eta ildo nagusien berri eman dute Maite Peñak eta Elena Basagoitiak. Kabiako gerenteak bere aldetik, proiektuaren metodologia eta garapena aurkeztu du.

"Kabia ez da arazoa, aukera da", azaldu Gizarte Politikako Diputatuak: "Gipuzkoako egoitza eredu jasangarri eta kalitatezkoa diseinatzeko aukera".

Elena Basagoitia organismo publikoen zuzendariak azaldu du gehienez ere urtebeteko epea dagoela Kabia abian jarri eta egoitzak Kabian sartzeko egutegia finkatzeko eta argitu du 2016ko irailaren 30erako proiektua garatuta izango dela. Basagoitiak bermatu du "erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua emango dien eredua diseinatuko dela" eta berretsi du "adostasuna bilatuko dela bai eredua, bai kudeaketa plana eta baita egutegia zehazterakoan ere". Organismo publikoen zuzendariak  azaldu du proiektuan komunikazioari garrantzia handia emango zaiola, partaidetza sustatuz eta gardentasuna oinarri hartuta egin nahi delako proiektuaren prozesu osoa.

Arantza Lekuona Kabiako gerenteak azaldu du lantalde tekniko bat osatu dutela Bergara, Errenteria, Hernani eta Ordiziako, Foru Aldundiko eta Kabiako zerbitzu zentraletako ordezkariekin; lantalde hau astero elkartzen dela Kabiako proiektua diseinatzeko eta hilabetean behin egindako lanaren laburpena helarazten zaiela gainontzeko udalei eta lantaldean ez dauden egoitzetako ordezkariei. Prozesua gardentasun osoz eta parte hartzea sustatuz egin nahi dutela berretsi du baita Lekuonak ere.