Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kabiaren bateratze prozesua, egutegia eta plan ekonomikoa onartu da

Gipuzkoako Batzar Nagusiak 2015eko azaroak 2an egoitzak Kabian txertatzeko eta bateratzeko prozesua eta aurreikusitako egutegia aurkezteko bederatzi hilabeteetako epe bat eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiari.

2016·10·13


Eskaera horri aurre egiteko, “Kabia, denon artean, udalekin elkarlanean, eraikitzen“ proiektuari hasiera eman zitzaion 2015eko azaroaren 27ean. Egindako lanaren emaitza urriak 11an aurkeztu zen eta egun horretan bertan Diputatuen Kontseiluaren oniritzia jaso zuen Kabiaren bateratze prozesuak,  adostutako ereduak, egutegi proposamenak eta plan ekonomikoak.

Horrela, dagoeneko Kabian integratuta dauden Azkoitia, Elgoibar, Villabona eta Zumaiako zentroei, beste hamabi zentro erantsiko zaizkie: 2017an Andoain, Bergara, Ordizia eta Lasarte-Oria; 2018an Oñati, Errenteria, Tolosa eta Arrasate; eta azkenik, 2019an, Pasaia, Eibar, Irun eta Hernani.

Prozesu horren ondorioz, 224 plaza kudeatzetik 1.505 kudeatzera pasako da 2019. urtean (1.336 egoitza plaza, gehi 169 plaza eguneko zentroetan).

Bestetik, egun Kabiak plantillako 6 langile izatetik 299 izatera pasako da 2019an; eta zerbitzu enpresetako langileak, 191tik 949 izango dira.

Egoitzen integrazioak izango duen eragin ekonomikoa ondorengoa izango da: 21.082.221 (2017), 39.233.180 (2018) eta 55.427.290 (2019).

Udalekin elkarlanean eta adostasunez egindako lan horri esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kabiak datozen urteetarako ibilbide-orria bideratu du 2016-2019ko Plan estrategikoan zehaztutako ildoen bidez eta urriak 11ean onartutako eredu integrala, egutegi eta plan ekonomikoaren bitartez Plan hori aurrera eramateko, egoitza eta udaletako langileekin elkarlanean eta lankidetzan lanean jarraitzeko asmoa du, Kabian integratuta eta integratzeko daudenekin, Kabia denon artean eraikitzen joan gaitezen.

 

Zerikusia duten berriak: